Txozna

Aurtengo San Martzialetan EKT-k txozna aterako du BETTI-GOTTI elkartearekin batera. Txandaren bat egitera animatzen denak elkarteko kortxoan jarritako orrian izen eman dezala. Ongi izan.

 

San Martzial eguna

Jaiak heldu dira, eta aurten iaz bezala San Martzial egunean jangela erabiltzeko zozketa burutuko da bertan bazkaldu edo afaldu nahi duten bazkideen artean. Interesaturik zaudetenok ekainaren 17-a baino lehen zuen izenak idatzi EKT-ko iragarki taulan. Zozketa aipatutako egunean burutuko da arratsaldeko 20:00-tan.

 

Ongi pasa jaiak!!!

Bidasoako Euskal Kultur Taldea

©