Kantu Afaria
Noiz sortua: Ostirala, 25 Apirila 2008
Ekainaren 6an, ostirala, kantu afaria izango dugu elkartean Irun Iruten eta EKT elkarteek antolaturik. Afaria iluntzeko 21:00etan hasiko da. Afarira etorri nahi duzuenok aurretik tiketak eskuratu beharko dituzue 15 eurotan:
Irun Iruten elkartean (Foru kalea 4): astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00tara.
EKTn (Larretxipi karrika 12): asteartetan, 19:30etatik 20:30tara.
Erretserbak e-postaz ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ) edota telefonoz (943635602) eginez gero dirua sartzeko kontu korrontearen zenbakia emango zaizue.
Tiketak hartzeko azken eguna ekainaren 3a izango da. On egin!!